Portada

Oharra

Serrano Burgos, Pilar Traducción: Irazu Garikano, Jone
KALANDRAKA/PAMIELA
02 / 2022
9788491722670
Euskera
Tamaina Handia
IN
ESPAÑA
Álbumes ilustrados

Sinopsis

Mezu ezezaguna duen ohar bat eskuz esku pasatzen doa eta, haren bidaiari segika, istorio alai eta zirraragarri hau gertatzen den auzoa ezagutzen joango gara: eraikinak, kaleak, eskola, osasun-zentroa, parkea eta baita lur-azpia ere? Eta auzotarrak ere bai: umeak, amak, adinekoak, lanbide askotako langileak? Denengana baitarama oharrak, modu batera edo bestera, bere mezu misteriotsua.

Akordeoi formatuko liburu honetan, Daniel Montero Galánen ilustrazioek komikigintzaren eta zinemaren dinamismoa duten baliabide grafikoen bidez osatzen dute Pilar Serrano Burgosen testua. Detailez eta umorez betetako lana da: irakurraldi bakarrean agortu gabe, aurkikuntza berriak eskainiko dizkigu auzoko bizimoduan barneratzen garen aldiro.

Laminaren beste aldean, pertsonaia galeria zabal batek -maskotak barne- haien izaera, amets, sekretu? eta abarren berri ematen du, irudimenari mila aukera eskainiz Oharrako abentura alai eta optimistak argumentu narratibo berriekin luzatzeko.

PVP
15,00