Portada

PERLAK, KOLPEAK, MUSUAK, TRAIZIOAK

PAMIELA EDITORIAL
04 / 2015
9788476818886
Euskera
30
ESPAÑA
Literatura

Sinopsis

Nobela honetan hogeita bost emakumeren bizitzen gorabeherak datoz, izandako amodioak, penak, traizioak, bozkario eta sufrimenduak azalduko zaizkigularik. Emakume sendoak, nortasun handikoak, asko bizi eta asko sufritu dutenak. Ia mende osoa hartzen duen historian emakume horiek hemen, edo Europa osoan eta baita Ameriketan ere, hainbeste pertsonaia famaturekin izango dituzte harremanak, horietatik batzuk erlazio estua izango baitute kirolari ospetsuekin, artista ezagunekin, eragin handiko politikari eta negozio gizon aberatsekin.

Horrela, liburu honetan Hollywoodeko zinema artista distiratsuak azaltzen dira, hala nola Lupe Vélez, Claire Bow, Gary Cooper, Dolores del Río; Paulino Uzkudun harroputza eta Isidoro Gaztañaga segaila, punta-puntako bi boxeolari euskaldunen adiskidetasun eta gorrotoz jositako harreman biziak kontatzen dira sakonean, ondo hasi eta oso gaizki amaitu zutenak, bi Euskal Herri betidanik kontrajarri eta arerio bortitz izandakoaren isla izaki; Ernest Hemingway idazle bikaina, Ladis Goiti doktore ahantzezina, Rosamunde Krügger emakume fatala, Strauss eta Perlo engainatzaile bitxiak... Glamour eta luxuzko bizimodu hori, modu zalapartatsuan aurrera zihoana, gerra zibilak apurtuko du, eta perlak, kolpeak, musuak, traizioak... zurrunbilo ero batean murgilduko dira.

PVP
18,00