Portada

Arrats zapo bat

KALANDRAKA/PAMIELA
01 / 2024
9788491723721
Euskera
Tamaina Handia
EM
ESPAÑA
Últimos 60 días
Literatura infantil: de 0 a 12 años

Sinopsis

«Kontzzzo, bai azzzpertuta dagoela zzzapoa», pentsatu zuen eltxoak. «Zzzer egin nezzzake hura dizzztraitzzzeko». Eltxoaren ostean, barraskiloa, inurria, armiarma, burruntzia eta ehunzangoa iritsi ziren. Baita matxinsaltoa ere, zeina ez zegoen prest segizio goxo haren parte izateko. «Arrats zapo bat» gero eta narrazio-erritmo handiagoz, irakurlea ezusteko amaiera arte gidatzen duen album ilustratu dibertigarri bat da. Protagonistak modu berezian, joko fonikoak eta onomatopeiak erabiliz mintzo dira, narrazioa lagunduz eta euren buruari nortasuna emanez. Maite Mutuberriak komikiaren gertuko hizkuntza darabil, mugimendu eta keinu-adierazpenez eta baliabide sinboliko ugariz lagunduta albumari umorezko izaera emateko. Egileak berak idatzi, ilustratu eta diseinatu duen proposamen hau XVI. Compostela Sariko finalista izandakoa da, zeinaren testua, letra larriz idatzia, baliabide ezin hobea den irakurle hasi berriak diren haurrentzat.

PVP
14,00