Portada

Ni eta Gu

Zazpigarren uhina

EREIN EUSKERA
03 / 2021
9788491096405
Euskera
Poesia
43
ESPAÑA
Poesía
Vasco/Euskara

Sinopsis

Ni eta Gu, horra bizitza osoan gizakiak bizi duen dikotomia, batzuetan erosoa, besteetan gatazkatsua. Haurtzaroan eman zaion informazioarekin borroka egin beharko du gero, ahots propio bat aurkitu arte, begirada berriak, gogoeta iturri ezberdinak. Eta guztiaren lekuko erraldoia, itsasoa, haren inguruan umotu diren bizitzen kronikak poetari inspiratu dizkion presentzia infinitua, agortezina. Barkamena eskatu behar dizuet mende guztietako arrantzaleei, itsasoaren garratzik ezagutu gabe itsasoaz idaztera ausartzen naizelako. Zer jakingo du horrek! Hitzak josten soilik; ba ote daki antxoa eta sardina bereizten Ni ere, zuek bezala, albarekin esnatzen naiz eta ostantzarekin oheratzen. Utz iezadazue zuen mahaian esertzen, zuekin kafe bat hartuz diosala egiten egunsentiari.

PVP
16,00