Portada

Leitzako dorreak

Nafarroako istorio bat Erdi Aroko zurgin batek kontatua

Sagredo Garde, Iñaki Traducción: Soto Ezkurdia, Julio
PAMIELA EDITORIAL
01 / 2024
9788491723752
Euskera
Ganbara
39
ESPAÑA
últimos 90 días

Sinopsis

2017az geroztik Leitzako Udalean bildu eta aztertutako dokumentazioak informazio ugari eman zuen Erdi Aroan herrian izan ziren bi dorreei buruz. Bata zurezkoa zen eta erreka aldean zegoen; bestea, geroagokoa, harrizkoa zen, eta herrian berean eraiki zuten. Datu guztiak genituen, baina nola uztartu liburu batean dokumentuen edukia eta irakurleari Erdi Aroko bizimoduari buruzko jakin-mina piztu nahia Gakoa XIV. mendeko narratzaile bat orainaldira ekartzea izan da: Antso Beorietakoa, erregearen obretako maisua, dorreko lanetan buru-belarri aritutakoa eta herri hauetako berezitasunak ongi ezagutu zituena, ongi dokumentatua baitago askotan izan zela bazter hauetan. Dokumentazioen edukia zen Erdi Aroko bizimodua azaltzeko kontakizunaren haria, hura baitzen osagai nagusia Erdi Aroa azaltzeko, baita hartan bizirauteko bizimoduaren gakoak ere: natura, basoa, harreman sozialak Nafarroako historia ikuspuntu horretatik kontatzen duen lehenbiziko lana da: Erdi Aroko maisu baten bizitza da muina, eta ematen diren datuek dokumentazioa dute oinarri. Bi gauza baizik ez ziren falta: protagonistak bere bizitzaren berri ematea eta egileak kontakizuna ehuntzea. (Koloretako irudi ugarirekin)

PVP
20,00