Portada

Oihangintzako eskuliburua

Andrés, Ramón Traducción: Suárez, Castillo
PAMIELA EDITORIAL
10 / 2023
9788491723684
Euskera
Pamiela Poesia
61
ESPAÑA
Poesía

Sinopsis

AZKENEKO ZUHAITZAK Hauek dira geratzen zaizkigun zuhaitzak: oraindik erdietsi ez ditugunak. Haien soilguneetan erabakitzen da zein itzal egin gutako bakoitzarengan. Beren modura, gorakako ahotsa dute, aho inguruan eskuak turuta gisara jartzen dituenak egiten duen bezala bere ahotsa zeru-goietan entzun dadin eta norbaitek hemen gaudenak zaindu gaitzan. Azkenduak. Zuhaitz orok hildako bat babesten du eta izerdian mantentzen du, bere egiten du eta babesean hartzen, zuhaitz-azalezko eta orbelezko zoru bat ematen dio. Bizi izan zirenengan atera daitezke onik basoak, esan nahi baita, haiei buruz gordetzen dugun oroitzapenean. Basoak defendatzen dituenak etxea edukiko du pagoaren kolorean. Zuhaitz batzuek lurraren aurrekoak dirudite, haritzak eta haginak baino lehenagokoak, esate baterako, mundua sortu nahi baina ezin izan zuen esku galdu eta hilkor batean sustraituta baitaude. Entzun iezaiezue beren adarretan; ohartarazten digute, aholku ematen. Atsedenaren fruitu guztiak dira.

PVP
14,00